Hezkuntzarako IKT katalogoa (baliabideak) [ Pantaila osoan ikusi]
2011/11/04
Hezkuntzarako IKT katalogoa
Hona hemen eskolan erabiltzeko hainbat baliabide, gai desberdinen arabera antolaturik. (Gazteleraz dago).
2011/10/28
2011/10/24
Hitz gurutzatuak
Kokatu Informazio eta Komunikazio Teknologiekin zerikusia duten hitz hauek taulan:
EZKERRETIK ESKUINERA
1. Haririk gabeko telefono eramangarria.
3. Ordenagailuentzako sistema eragile ezaguna.
4. Korronte elektrikoa soinu-uhin bihurtzen duen aparatua.
5. Interneteko bilatzaile ezaguna.
10. Irteerako periferikoa, testu eta irudiak bistaratzen dituena.
11. Ordenagailu baten dugun irudi edo testua paperera pasatzeko balio duen periferikoa.
15. Datuak ordenagailura sartzeko balio duen periferikoa, alfabetoko hizkiak eta zenbakiak dituena.
16. Helbide baten bidez interneten eskuragarri dagoen fitxategi bilduma; orrialdea.
18. Argazkiak ateratzeko zein bideoak grabatzeko aparatua
19. Pantailan kurtsorearen mugimendua eskuz kontrolatzeko aparatua.
20. Istorio edo artikuluak argitaratzen diren Interneteko webgune pertsonala.

GOITIK BEHERA
1. Soinua digitalizatzeko erabiltzen den tresna; esate baterako, abeslariek abesteko erabiltzen dutena.
2. Informazioaren tratamendu automatikoaren zientzia, eskolan irakasgai bezala lantzen dena.
6. Programa baten arabera datuak prozesatzeko gai den gailu elektronikoa da.
7. Erabiltzaileek informazioa sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu dezaketen web orrialde mota.
8. Komunikazio-sare erraldoia.
9. Mila milioi byte adierazten duen informazio-unitatea.
12. Sistema informatiko baten atal logikoa; programa eta agindu sorta (Ingelesetik eratorria).
13. Sistema informatiko baten atal fisikoa (Ingelesetik eratorria).
14. Irudien segida, askotan musikaz lagundutakoa.
Erantzunak

2011/10/21
Teknologia berrien erabilera eskolan, adituen arabera
«Bai irakasleontzat eta bai ikasleentzat, teknologia berriak oso tresna baliagarriak dira hezkuntza sisteman». Bartzelonako Unibertsitateko irakasle Pere Marquesek Eskola 2.0 egitasmoaren garrantzia azpimarratu du, EHUko Udako Ikastaroetan atzo emandako hitzaldian: «Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek lagundu egiten dute eskola porrotari aurre egiten». Ikasleei baliabide horiek modu «kritikoan eta arduratsuan» erabiltzen irakatsi behar zaiela azaldu du, eta irakasleei behar bezalako prestakuntza «teknologikoa eta pedagogikoa» eman behar zaiela. «Alferrik da ikasgelan arbel digital bat edo dokumentuen irakurgailuak jartzea, irakasleek horiek nola erabili ez badakite. Prestakuntza horren ardura, ikastetxe publikoetan, administrazioarena da».
Hezkuntzarako teknologian aditua da Marques, eta hainbat arrazoi aipatu ditu irakaskuntzan informazioaren teknologiak erabiltzeko. Hala, gogorarazi du egungo ikasleek gaztetxoak direnetik dutela harremana teknologia berriekin: Internet, sakelako telefonoak... «Primeran moldatzen dira programak jaisten edo sare sozialetan, adibidez. Baina ez dakite baliabide teknologiko horiek behar bezala erabiltzen. Guk horretan irakatsi behar diegu. Nolabait, haien gidariak izan behar dugu mundu birtual horretan».

[...]
2011/10/15
Eskola 2.0
2.0 Eskola Programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu.
Helburuak:
- Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea.
- Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea.
- Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea.
- Eten digitala murriztea.
- Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea.
- Heziketa kalitatea hobetzea.
2011/09/30
Zer dira IKT-ak?
Informazio eta komunikazio teknologiak informazioaren eta komunikazioaren arloko zenbait kontzeptu eta teknologien bilduma da, egunetik egunera aldatzen ari dena:
- Informatika eta sistema digitaletako tresnak.
- Komunikazio digitaleko zerbitzuak.
- Gizarte modernoaren beharrak eta erabilera aurreratuak.
Hori guztia pertsonen komunikazioaren zerbitzura dago (edo egon beharko luke), eta ez soilik merkatuaren gorabeheran.
Ongi etorri!
Kaixo! Blog honetan Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) Lehen Hezkuntzan erabiltzerako orduan zertan izan daitezkeen baliogarriak ikusiko dugu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)