Laugarren asteko 2. jarduera honetan nire ikaskuntza prozesurako gehien erabiltzen ditudan web orrialdeak aurkeztuko ditut, nire PLE-aren zati bat osatzen dutenak. Hauek dira gehien erabiltzen ditudan tresnak:
Google da, zalantzarik gabe, nire ikaskuntza prozesuan gehien erabiltzen dudan tresna. Uste dut interneten dauden bilatzaileetatik potenteena dela, eta horrez gain oso erabilgarriak diren beste hainbat aplikazio eskaintzen ditu. Aipatzekoak dira, esate baterako, Gmail posta elektroniko zerbitzua; edo Scholar Google, ikaskuntza akademikora zuzendutako dokumentuak eskuratzeko bilatzailea. Hauez gain, asko erabiltzen dudan beste aplikazio bat Google Calendar da, nire egutegia antolatzeko eta edozein gailutan ikusteko aukera ematen duena.
Gaur egun Google-ena den webgune hau bideo digitalak konpartitzeko orrialderik famatuena da. Bertan gure bideoak igo ditzakegu edonork munduko edozein tokitik ikusi ahal izateko, eta era berean, besteek igotako bideo kopuru izugarri bat dugu eskura edozein momentutan ikusi ahal izateko. Uste dut tresna hau oso baliagarria dela gure ikaskuntza prozesuan, bideoen bidez informazio asko jaso ahal dugulako, eta modu erraz batean besteei zabaldu.
Fitxategiak interneten gordetzeko eta konpartitzeko aplikazioa dugu hau. Dropbox-en ditugun fitxategiak edozein tokitatik eta edozein gailua erabiliz eskura izan ditzakegu, eta momentuan bertan eraldatu ditzakegu. Oso tresna baliagarria da taldean lan egiteko, informazio guztia momentuan konpartitu eta erabiltzeko aukera ematen duelako.
Wikipedia sarean dagoen entziklopedia librea da, lankidetzaz sortua eta 250 hizkuntza baino gehiagotan zabaldua. Informazioa bilatzeko oso webgune interesgarria da, bertan ia edozein gairen inguruan informazio asko aurkitu dezakegulako. Batzuetan, bertan eskaintzen den informazio guztia ez da guztiz fidagarria, edozein erabiltzaile informazioa sortu eta moldatzeko gai delako; hala ere, uste dut bertan agertzen den informazio gehiena zuzena izaten dela, eta gure ikaskuntza prozesurako oso lagungarria dela.
Tresna hau orain dela gutxi ezagutzeko aukera izan dut, eta uste dut oso aplikazio gomendagarria dela. Prezi aurkezpenak modu dinamiko eta erakargarri batean egiteko aplikazioa da, dohainik eta webgunean bertan gure informazioa sortzeko aukera ematen duena. Erabiltzeko erraza da, eta aurkeztutako emaitzak ezin hobeak dira. Tresna honekin gure ideiak modu argi batean islatzeko eta ikusleen arreta gureganatzeko gai izango gara, eta sortutako aurkezpenak modu erraz batean konpartitu ditzakegu besteekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario